Azken asteotan abentura berezi batean murgilduta ibili gara: Gasteiz Gazteen Europako Hiriburu izateko hautagaitza aurkeztu nahi du Gasteizko Udalak eta, horretarako, gazte eta gazte-mugimendu ezberdinak hausnarketa-prozesu batera deitu gaitu. Orain arte, sentsibilitate eta elkarte ezberdineko 20 gazte baino gehiago bildu gara (baita elkarteetan ez dauden gazteak ere), Youth Capital izateko ideia zer iruditzen zaigun aztertzeko eta, hautagaitzarekin aurrera egitekotan, hiriburutza nolakoa izan beharko litzatekeen eztabaidatzeko.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilu bezala, gure eginkizuna topaketak dinamizatzea izango da, batetik; eta, bestetik, Gasteizko gazte eta mugimendu guztiak jakinaren gainean egon gaitezen saiatuko gara, ondoren bakoitzak hobeto iruditzen zaiona egin dezan (parte hartu ala ez, bate egin ala aurre egin… bakoitzak nahi duena, baina ondo informatuta). Gasteizen bizi ala mugitzen bazara, eta hau guztia zertaz dihoan hobeto jakin nahi baldin baduzu, Gasteizko Gazteria Ataleko VGaztean aurkituko duzu informazio gehiago. Bestela, Euskadiko Gazteriaren Kontseilura deitu ahal diguzu ere (945 22 06 01, Itsaso edo Amaiarekin hitz egin), ala, nahiago baduzu, komunika@egk.org eta bizibaldintzak@egk.org helbideetara idatzi.