Joan den astean ‘Eusko Jaurlaritzaren III Gazte Plana’ onartu zen, hau da, 2016ra arte Gobernuaren gazteria politikak gidatuko dituen dokumentua. Gazteekin lotura duten hainbat eragile sozialek (Gazte Aukerak, Gazteen Euskal Behatokiak…) honen lanketan lagundu zuten; horrela, ezin dugu ahaztu Gazteriaren Kontseiluak talde teknikoaren bidez eta Donostian ekainaren 17an antolatutako bileran atera ziren ideiekin bere ekarpenak egin zituela; gainera, lantalde teknikoak eta eta Batzorde Iraunkorrak ere beste bi bilera egin zituzten dokumentu hau jorratzeko.
Orain onartu den testua 2012ko ekainaren 12an Gobernu Kontseiluak adostutako ‘III Gazte Plana 2020ren Marko Orokorra. Gazteriaren arloko Euskal Estrategia’ garatzen du. Dokumentu honetan, epe ertainean gazte-arloan Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen jarduerak orientatzeko jarraibideak eta gidalerroak biltzen ziren.
Gazte Planean egindako ekarpenekin, beste behin EGKtik politika publikoen inguruko proposamenak egin genituen, euskal gazteen eta administrazioen arteko bitartekaritza funtzioak betez eta beti gazteen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Azaro honetan Gazteriaren Kontseiluak aurrean beste erronka bat du, Eusko Legebiltzarrean egingo den Gazteriaren arazoen azterketa eta eztabaidarako eta haiei erantzuna emateko lantaldea edo ponentzia.