Euskararen egunean ere, ahobizi eta belarriprest! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

3 December, 2018

Euskararen egunean ere, ahobizi eta belarriprest!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskadiko Gazteriaren kontseilutik (EGK) hizkuntzarekiko egunero dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Horregatik, Euskaraldiatik sustatutako erronkarekin bat egin dugu. Ezagutzeaz gain erabilera sustatzeko deialdi honen bitartez EAEko kaleetan euskara gehiago entzun ahal izan dugu eta hori beti da aberasgarria.

Era berean, azken urteetan bezala, euskara eta hezkuntza uztartzeko zailtasunak mahai gainean jarri nahi ditugu. Egun, oraindik, oztopoak baitaude Euskal Herriko Unibertsitatean ikasketa guztiak euskaraz burutu ahal izateko.

Honekin batera, hezkuntza lan-arlotik unibertsitateko hainbat eragilerekin topaketa egin genuen pasa den azaroan UPV/EHUko egoeraren diagnosia egin eta sinergiak bilatzeko. Zure aldetik hobekuntza proposamenak izanez gero, bidal iezazkiguzu hezkuntza@egk.eus helbidera eta unibertsitatearekin dugun hitzarmena baliatuko dugu hauek helarazi eta aldaketak bultzatzeko. Orain da momentua 2019ra begira hezkuntza formalean proiektu eta aldarrikapen berriak eraikitzen laguntzeko.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.