ONGI ETORRI WEB BERRIRA

18 February, 2014

Zuen elkartea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide izatea nahi al duzue?

Elkarte bat, gazte mugimendu bat, sindikatu bateko gazteria atala, alderdi bateko gazteak ala gazteontzat zerbitzuak ematen dituen eragile bat al zarete? Kasu horretan, zure elkartea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Batzarreko kide izatea nahi duzu? Batzar horretan, 60 eragile ezberdin baino gehiago biltzen gara, Gazteriaren Kontseiluak gazteon alde egin behar duen lanari buruz eztabaidatu eta erabakitzeko.

Datorren martxoaren 15ean (larunbata), gure urteko Batzarra daukagu Bilbon. Bertan, elkarte berrien sarrera onartuko dugu. Horregatik, zuek bat egin nahi baldin baduzue, martxoaren 1a baino lehen bete behar dituzue eskaera-dokumentuak. Horretarako, idatzi koordinatzaile@egk.eus helbidera edo deitu gure telefonoetara. Edozein zalantza izanez gero lasai asko idatzi ere! Ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gara.

Laster arte!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.