Bukatzen den urte honetan, proiektu eta ideia asko gauzatu ditugu. Eskerrik asko gure alboan egoteagatik! Hurrengo egunetan oporrak hartuko ditugu eta 2015eko urtarrilaren 7an indar berrituekin itzuliko gara. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) osatzen dugun lantalde tekniko eta Batzorde Iraunkorrak Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu!
Zuk ere hartu egun batzuk indarrak berritzeko, 2015ean proiektu mordoa egin nahi ditugu eta! Zuk ere ideiak, proposamenak edo dena delakoak izanez gero idatz iezaguzu gure helbideelektronikoetara (hemen dituzu guztiak). Esan bezala, urtarrilaren 7an hasiko gara berriro lanean. Orduan zehaztuko dugu 2015eko plangintza, beraz oraindik garaiz zaude. Animau eta bidali burutazioak lotsarik gabe!