13 June, 2010

Gazteriaren Kontseiluak azken hilean egin duena jakin nahi al duzu? EGK Digitala buletinak laburbilduko dizu!

Azken hilean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) agendak lehertzear egon dira. Izan ere, maiatzan proiektuek eztanda egin baitute: TRANSformaziorako jardunaldiak, Ministroen goi-bileraren aurkako mobilizazioak, Hiritartasunerako Oinarrizko Errentari buruzko jardunaldiak. Eusko Legebiltzarrean agerraldia, Gazteria legea jorratzeko lantaldeak, Mundua txikituko duen belaunaldiari buruzko kanpaina probokatzailea… eta gehiago, askoz gehiago!Dena EGK Digitala buletinean bildua.

Eguneratua egon nahi al duzu? egkDigitala hilabeteroko buletin elektronikoak kurtsoaren leherketa laburbiltzen dizu. Eta laster Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgunean eskegiko ditugu egindako EGK Digital guztiak. Horrela, buletin digitalen bat galdu baldin baduzu eskuragarri izango duzu. Edo baten bat bigarrenez begiratzeko edo kontsultatzeko. Edo dena delakorako, hori zure esku utziko dugu! Ondo izan!

[PDF] EGK Digitala - 2010eko ekaina

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.