Martxoaren 14an, larunbatean, goizeko 9.45etan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) 34. Batzarra Donostian egingo da. Bilera Donostiako Gazte Gunean (CRAJ), Anoeta Pasealekua 28, Txuri Urdin Izotz Jauregian, izango da. EGK-ko elkarteei deialdia emailez bidalizaie eta, honen inguruan, bi epe gogoratu nahi dira:
– Bidali den izena emate orria martxoaren 6a baino lehen beteta itzuli behar da egk@egk.eus helbidera ordezkarien datuekin. Hau ezinbestekoa izango da Batzarrean botoa emateko aukera izateko.
– EGK-ko elkarte guztiek eta Batzorde Iraunkorrak Batzarrera proposamenak aurkeztu ditzakete. Hauek, Batzarra ospatu baino 8 egun lehenago, martxoaren 6an eguerdiko 14.00 baino lehen, bidali beharko dira. Ekarpen hauek helarazteko helbidea egk@egk.eus ere bada.
Batzarraren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi egk@egk.eus helbidera edo jarri telefonoz harremanetan EGK-ko talde teknikoarekin.