1 October, 2026

BILBOKO UNIBERTSITATE HIRIAREN EREDUA GAZTEEN BEGIRADATIK AZTERTU DUGU

Zer behar du Bilbok benetako Unibertsitate Hiria izateko? Galdera horri erantzuteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen ahotsa jaso nahi izan du, Bilbok zer eta nola eskaini behar duen ezagutzeko eta “Bilbo Unibertsitate Hiria” proiektuaren garapenean gazteen ikuspegia txertatzen laguntzeko.

Txosten honen bidez, gazteek Bilbon bizi eta ikastean dituzten esperientziak, beharrak eta erronkak ezagutzea izan da helburua. Horretarako, erantzun kopuru esanguratsua jaso eta gazteen esperientzien eta beharren azterketa adierazgarria egin dugu.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, jasotako emaitzak eta ondorioak bildu dituen txostena aurkeztu dugu, gazteen begiradatik Unibertsitate Hiriaren eredua eraikitzeko proposamenekin.

Zer aurkituko dugu txostenean?

Txostenak Bilbon ikasi eta bizi diren edo ikasi nahi duten gazteen errealitatea aztertzen du, eta, besteak beste, honako gaiak jorratzen ditu:

🔹 Zer suposatzen du Bilbon bizi eta ikasteak?
🔹 Gazteen errotzerako gakoak.
🔹 Gazteen begiradatik Bilbo Unibertsitate Hiri bihurtzeko proposamenak.

EGKren ustez, Bilbo Unibertsitate Hiri bihurtzea ez da soilik ikasleak erakartzea. Unibertsitate-hiri baten eredua garatzeak gazteek hirian ikasi, bizi, parte hartu eta etorkizuna eraiki ahal izateko beharrezko baldintzak sortzea ere eskatzen du.

Horrenbestez, etxebizitza, garraioa, aisialdia, parte-hartzea, hezkuntza, enplegua eta hiri-bizitza bezalako esparruek eragin zuzena dute gazteek Bilbon ikasten jarraitzeko eta bertan errotzeko dituzten aukeretan. Gazteen ikuspegia eta esperientziak kontuan hartzea ezinbestekoa da etorkizuneko Unibertsitate Hiriaren eredua modu errealista eta inklusiboan definitzeko.

Txosten honen bidez, EGKk gazteen behar eta proposamenak mahai gainean jarri nahi ditu, eta Bilbo gazteek ikasi ez ezik, bizi, parte hartu eta etorkizuna eraiki dezaketen hiria izan dadin aurrera egiten lagundu.

📄 Argitaratutako txostena kontsultatu jasotako beharrak zein proposamenak ezagutzeko.

Informazio gehiago

📞 688 737 092 (Nora)
📞 688 737 133 (Andima)
📧 etxebizitza@egk.eus
📧 hezkuntza@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.