27 October, 2026

Ikusgai dago EGKren 40. urteurreneko dokumentala: GURE AHOTSA, GURE INDARRA.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) joan den urriaren 22an estreinatutako 20 minutuko dokumental hau sarean dago jada, lau hamarkadatako historia, lorpenak eta lekukotzak oroituz.

Joan den urriaren 22an ospatu genuen EGKren 40. urteurrena, eta ekitaldiko unerik zirraragarrienetako bat urte hauetako guztietako ibilbidea biltzen duen dokumentalaren estreinaldia izan zen. Orain, ikus-entzunezko lan hau pertsona eta elkarte guztien eskura dago berriro ere, YouTube-ko gure kanalean.

40 urteko historia eta gazte sarea

Dokumentalak 20 minutuko iraupena du eta EGKren lau hamarkadatako bilakaera aztertzen du: 80ko hamarkadako hasierako eferbeszentziatik, trantsizio garai hartan lehen gazte elkarteak elkartzen hasi zirenetik, gaur egungo errealitatera arte.

Bideoan zehar hainbat mahai-inguru eta elkarrizketa gurutzatzen dira, kontseiluko bizitzako arlo desberdinak ordezkatuz:

  • Elkarteetako kideak eta gazte ohiak: Bosko Taldea, Gaztetxo Mugimendua edo ESN Bilbao bezalako elkarteetako kideen arteko solasaldia.
  • Presidentziak: Jon Ugalde, Gorka Barroeta eta Maialen Olabe presidente ohien esperientziak eta erronkak.
  • Erakundeak: Iñigo Urkullu, José Luis Madrazo, Adrián López Sarachaga eta Oihane Agirregoitiaren ikuspegia, gazteriaren garrantziaz.
  • Lantalde teknikoa: EGK egunero martxan mantendu duten teknikarien esperientziak.

Eskerrik asko 40 urte hauetan EGK eraikitzen, babesten eta indartzen lagundu duzuen elkarte, gazte eta erakunde guztiei.

🎬 Ikusi dokumental osoa hemen. 

Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.