Datorren azaroaren 25ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, gobernantzari, gazteriari eta belaunaldien arteko eskubideei buruz eztabaidatzeko funtsezko topaketa egingo dugu: GoaZen: Euskadiko Oraingo eta Etorkizuneko Belaunaldien Nazioarteko I. Kongresua. Bertan parte hartzeko izena emateko epea datorren azaroaren 23an, 12:00etan, itxiko da.
Nola hitz egin behar dute erakundeek gazteen parte hartzeko modu berriekin? Nola berma dezakegu gaur hartzen ditugun erabakiek datozen hamarkadetako Euskadi arriskuan ipiniko ez dutela? Galdera horiei erantzuteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) topaketa hau antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Euskadi Local 2030 Hub-aren laguntzarekin (9:00etatik 14:30era).
Beharrezko paradigma-aldaketa
1986tik, EGK Euskadiko gazteen ordezkaritzaren zubia izan da. 40. urteurrenarekin batera, erakundeen kudeaketaren eta gazteen errealitatearen arteko aldea murriztu nahi dugu, parte-hartze eredu klasikoen eta aukera digital berrien arteko zubiak eraikiz. Gazteak ez gara soilik politika publikoen onuradun: gobernantzaren, belaunaldien arteko justiziaren eta herriaren kalitate demokratikoaren bihotza gara.
GoaZen Kongresuko Programa (Azaroak 25 | Euskalduna Jauregia)
- 08:45 – 09:15 | Ateen irekiera eta akreditazioak.
- 09:15 – 09:30 | Irekiera instituzionala: Iratxe Uriarte (EGK-ko presidentea) eta Ander Caballero (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia, zehazteke).
- 09:30 – 10:25 | Hasierako elkarrizketa: Etorkizuneko Ituna: 2030 Agenda tokikotzea Gazteen Parte-hartze Esanguratsutik.
- Sarrera bideo bidez: Felipe Paullier, Nazio Batuen Gazteria Gaietarako idazkariorde nagusia eta Local 2030 Koalizioko Idazkaritzako zuzendarikidea.
- Hizlariak: Sebastien Vauzelle (Nazio Batuen Local 2030 Koalizioko Idazkaritzako titularra) eta Lindsey Huahuamullo Papa (Nazio Batuen Local 2030 Koalizioko Gazteen ordezkaria).
- 10:25 – 11:25 | Europako eta eskualdeko mahaia: Gazteen, gobernantza aurreikustailearen eta etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso instituzionalaren ikuspegi desberdinen azterketa konparatua.
- Hizlariak: Jacob Ellis (Galesko Etorkizuneko Belaunaldien Komisarioaren Bulegoa), Pauline Coenen (Flandriako Gobernua), Octavio Caraballo (Kanarietako Gobernua) eta Ana Aguirre Uriz (Eusko Jaurlaritza).
- 11:30 – 12:15 | Coffee break.
- 12:15 – 13:30 | Laborategi deliberatiboa: Euskadin gobernantza aurreikustaile baterako lehentasunak.
- Hausnarketatik ekintza kolektibora igarotzeko dinamika parte-hartzailea. Bertaratutakoek mahai tematikotan lan egingo dute arrakasta-kasuen inguruan, Euskadin gobernantza aurreikustaileari eta belaunaldien arteko justiziari buruzko lehentasunak identifikatzeko eta proposamen zehatzak elkarrekin sortzeko.
- 13:30 – 14:15 | Amaiera-saioa: Etorkizuneko belaunaldiei begira oraingo belaunaldietatik. Gazteen eskubideen babesaren egungo ikuspegiak eta datozen belaunaldientzako ondarea.
- Hizlariak: Lindsey Huahuamullo Papa (Nazio Batuen Local 2030 Koalizioko Gazteen ordezkaria), David Sanjuan Escudero (Espainiako Gazteriaren Kontseilua) eta Iratxe Uriarte Eiguren (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua).
- 14:15 – 14:30 | Itxiera instituzionala: Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua.
Ez geratu kanpoan! Bete izena emateko galdetegia www.goazen.eus webgunean azaroaren 23ko 12:00ak baino lehen.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944 436 143 / 688 676 099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.