1986an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Legea onartu eta Batzar Konstituziogilea egin zenetik, erakundeak gazteen eskubideen, parte-hartzearen eta eraldaketa sozialaren alde lan egin du etenik gabe.
40 urteko ibilbide hau ospatzeko eta gure memoria kolektiboa balioan jartzeko, ilustrazio bidezko storytelling bat garatu dugu. Egitasmo honek EGKren historian eta Euskadiko gazte-mugimenduan mugarri izandako 10 lorpen biltzen ditu: antimilitarismoaren aldeko lehen urratsak, Bakearen Hezkuntzari buruzko lehen Euskal Liburuaren argitalpena, Astialdi Foroaren eta Etxebizitza Guztiontzat! Plataformaren sorrera, Etikasi proiektua edo Gazteriaren Lege berriaren lorpena.
Ezagutu gure historia, gure jatorria ulertzeko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuten jarraitzeko.
Ikus ilustrazio guztiak eta deskargatu materiala hemen
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.