Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Udazkeneko Eskola antolatu du, Astialdi Hezigarriko taldeetako pertsona hezitzaile, begirale eta zuzendariei zuzendutako topaketa. Astialdi Hezigarrian diharduten taldeak elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko espazioa izango da.
Aurtengo edizioa azaroaren 14an, larunbatean, egingo da Gasteizeko Landatxo Gizarte Etxean, 10:00etatik 13:30era.
Goizean zehar, Emaize elkartearen eskutik, Sexuen hezkuntza eta jokabide sexual desegokien aurreko esku-hartzeari buruzko prestakuntza eskainiko da. Horrez gain, beste talde batzuetako pertsonak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta Astialdi Hezigarriaren inguruan hausnartzeko tartea izango da.
Parte-hartzea errazteko, EGK-k garraio-gastuak eta bazkaria ordainduko ditu.
Parte hartzeko beharrezkoa da galdetegi honen bidez izena ematea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iratxerekin (747 442 774) edo idatzi astialdi@egk.eus helbidera.