Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako 2026ko hurrengo saioa dakar: Dramarik gabeko Kudeaketa Ekonomikoa gure elkarteetan.
Saio hau bereziki profesional liberaturik ez eta mugimendu ekonomiko txikia duzuen elkarteentzat pentsatuta dago. Helburua ez da gauzetan gehiegi sakontzea eta burua berotzea, baizik eta begirada orokor bat ematea zer egin daitekeen eta nola sakon dezakezuen ikusteko.
Saioan honako gai hauek ukituko ditugu:
- Beharrak: Elkarteen kontabilitate eta zerga-betebeharren ikuspegi azkarra.
- Barne-kudeaketa: Jarraitutasuna eta gardentasuna bermatzeko gidak eta protokoloak.
- Kudeaketa-tresnak: Eguneroko diru-mugimenduak eta ordainketak gardentasunez kudeatzeko praktika onak, aurrekontuen jarraipena eta diruzaintza-aurrekontuak zer diren.
- Tresna teknologikoak: Fakturazio doako aukerak (Haz tu factura, eFaktur), kontabilitatearen beharrei buruzko balorazioa eta software libreen aipamena (adibidez, Odoo).
Formakuntza azaroaren 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea).
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.