Listo! Atera ditugu labetik GazteEkin prozesuko lehen ondorioak! Hemen dituzu eta, badakizu: ekarpenetarako ateak zabalik daude.

4 June, 2012

Abian da GAZTE-EKIN (edo nola lortu gazteon ahotsa politika publikoetan zeresana izan dezan)

Gazteok esateko asko dugula uste al duzu? Gure ahotsa gazteongan eragina duten politika publikoetan aintzat hartzea gustatuko litzaizuke? Zure auzoko elkartean, garapenerako erakunde batean, gaztetxe batean edo aisialdiko talderen batean parte hartzen al duzu? Ez duzu elkarte batean parte hartzen, baina bizi garen gizartea hobetzeko zure harri koskorra jartzea maite duzu? Politikak diseinatzerakoan, politikariek gazteok esateko duguna entzun beharko luketela pentsatuko zenuen noizbait, seguraski. Azken finean, gugan eragina dute politika horiek. Ados, baina… nola? Zein modutakoa izan beharko litzateke harreman hori? Abian da aukera!

Hori da GAZTE·EKIN! ekimenarekin aztertu nahi duguna. Gaika banatutako hainbat eztabaidaren bitartez (etxebizitza, enplegua, generoa, osasuna…) eta gai horiek guztiak bilduko dituen amaierako kongresu batekin, gazteon parte-hartzea nola bultzatu aztertuko dugu, bai eta parte-hartze horrek nola eragin dezakeen politika publikoetan ere.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) abiatu dugu proiektu hau, Europako Youth in action programaren diru-laguntzarekin.

Xehetasun gehiago nahi baduzu, zatoz aurkezpen-saio irekietara!:

Bitartean, hemen uzten dizuegu proiektuaren lehen zirriborroa (Ekarpenak gogoz jasoko ditugu!).

[PDF] GazteEkin lehen zirriborroa

Esandakoa:

Ekainaren 12an, asteartea.

18.00etan.

EGK-ren Bilboko egoitzan (Autonomia, 44).

info+: gazteekin@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.