1 October, 2026

GORDE DATA: GoaZen: Euskadiko Oraingo eta Etorkizuneko Belaunaldien Nazioarteko I. Kongresua abian jarri dugu.

Gorde ezazu data zure agendan! Datorren azaroaren 25ean, Euskadiren etorkizuna eta belaunaldien arteko konpromiso berriak eraikitzeko funtsezko topaketa bat egingo dugu Bilboko Euskalduna Jauregian.

Nola bermatu gaur hartzen ditugun erabaki politiko, sozial eta ekonomikoek ez dutela biharko ongizatea hipotekatuko? Nola txertatu etorkizuneko belaunaldien eskubideak egungo gobernantzan?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 40 urte betetzen dituen honetan, gure begirada luzatu eta denboran zeharreko justizia soziala erdigunean jarri nahi dugu. Etorkizuna ez baita oraindik iritsi ez den zerbait bakarrik: gaur bertan eraikitzen eta babesten den eskubide-esparru bat da. Gaur egungo gazteon eta oraindik jaio gabe dauden belaunaldien gizartearen kalitate demokratikoa, ingurumen-ondarea eta etorkizuneko elkartasuna zehaztu nahi ditugu.

Erantzukizun partekatu horri erantzuteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Euskadi Local 2030 Hub-ek nazioarteko eta tokiko adituak bilduko ditugu, oraina eta etorkizuna lotuko dituen herri-ikuspegi bat eztabaidatzeko.

  • Data: Azaroaren 25a.
  • Ordutegia: 09:00 – 14:30.
  • Tokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo.

Ardatz nagusiak eta etorkizuneko begirada:

  1. Etorkizuneko belaunaldiak eta nazioarteko konpromisoak: NBEren Etorkizuneko Ituna eta 2030 Agenda aztertuko ditugu, gaurko lidergo gazteak biharko belaunaldien eskubideak nola babes ditzakeen ikusteko.
  2. Gobernantza prebentiboa eta Europako esperientziak: Flandes, Gales edo Kanarietako adibideetatik ikasiko dugu: Youth Test bezalako tresnen bidez, lege eta politika publiko guztiek etorkizuneko gizartean izango duten eragina aurretik ebaluatzeko.
  3. Komunitatea, erronka garaikideak eta belaunaldien arteko transmisioa: Antolatu gabeko gazteriarekin solaskidetza indartzeko, desberdintasunei aurre egiteko eta gizarte-kohesioa belaunaldiz belaunaldi bermatzeko lan-taldeak.
  4. Etorkizunerako ondarea eta eskubideen babesa: Europako Kontseiluko Advisory Council on Youth taldearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, gure ondarea, elkartasuna eta epe luzerako eskubideak bermatzeko gakoak eztabaidatuko ditugu.

Laster bidaliko dizuegu behin betiko programa, bitartean, interesa izanez gero, hemen daukazue izena emateko galdetegiaren esteka. 

Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.