Zer nolako informazioa biltzen du Piztu buletinak? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

22 March, 2017

Zer nolako informazioa biltzen du Piztu buletinak?

Zer nolako informazioa biltzen du Piztu buletinak? Zer egiten du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak? Zein dira zehazki bere lan-arloak? Zer egin du azken boladan? Zein dira hurrengo aste edo hilbateetarako proposamenak? Askotan entzun edo irakurri ohi ditugu antzeko galderak. Horregatik, aspaldian Piztu! buletin digitala martxan jarri genuen, gazteok egina eta gazteontzat, bi edo hiru astean behin bidaltzen dena. Bertan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) azken berriak kontatzen ditugu aipatutako galderak ahalik eta sakonen erantzuteko. Ez dituzula azken Piztu!-ak ikusi? Hemen dituzu:

Zer nolako informazioa biltzen du Piztu buletinak?

Aipatu dugun bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) azkeneko berriak azaltzen dira Piztu!-n. Horretaz gain, bestelako kontuetarako tartea ere badu. Dena ez baita autobonboa:

  • EGK-ko kide diren elkarteen ekintzen informazioa. Bertan EGK osatzen duten 57 elkarteen informazioa zabaltzen dugu. Zure elkartearen informazioa bertan azaltzea nahi baduzu idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora
  • Agendarako atala. Aurrekoa elkarteentzako atala bazen, hau askoz ere orokorragoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein gazterentzat interesekoa den edozein ekintza sar daiteke bertan. Hori bai, EGK-ko lan-arloekin zerikusia dutenak lehentasuna izan ohi dute. Zure egitasmorik bertan azaltzea nahi baduzu  komunika@egk.org helbide elektronikora idatzi eta konta iezaguzu.

Eta harpidetu nahi baduzu hemen duzu esteka egin ahal izateko

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.