Dagoeneko ireki dute Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea!
12 eta 26 urte bitartean baduzu eta gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde zure harri koskorra jarri nahi baduzu, zure bideoa egiten hasi zaitezke (bideoklipa, lipduba, poema, entsegua, argazkiak, performance-ak…). 1.000 euroko saria irabazi dezakezu!
www.beldurbarik.org atarian aurkituko dituzu xehetasun guztiak.
Portzierto: Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan lehiaketako komunikazio digitalaren arduradunarekin hitz egin dugu (June Fernándezekin), beraz, entzun nahi baduzue, hemen uzten dizuegu gure solasaldia!