indartzen

4 February, 2014

Zatoz etorkizuneko Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eraikitzera!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) elkarteren batean parte hartzen baldin baduzu, Indartzen prozesuko hurrengo topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Dakizunez, etorkizunerako nahi dugun Kontseilua zehazten ari gara prozesu honen bitartez. Zatoz etorkizuneko EGK eraikitzera!

Abendua eta urtarrilean EGK-ko hainbat elkarte bildu gara eta Gazteriaren Kontseiluko jarduna arautzen duen Legea aztertu dugu eta aldaketa-proposamenak egin ditugu. Orain, hurrengo urratsa dekretua eta barne-araudia aztertzea da, aldaketa-proposamenak egiteko ere. Modu honetan, zer gazte erakunde eredu nahi dugun zehazten jarraituko dugu. Zuk ere prozesuan parte hartu nahi baldin baduzu, apuntatu hurrengo hitzordua:

  • NOIZ: otsailaren 12an, asteazkena, 16.00etatik 19.30etara.
  • NON: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bilboko egoitzan (Autonomía 44, behea).
  • ZER: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren etorkizuna zehazteko topaketa (dekretua eta barne-araudia).

Etortzera animatuko bazara, mesedez irakurri dekretua eta barne-araudia aldez aurretik, oso galduta egon ez zaitezen eta ideia hobeak izan ditzazun.

Prozesuan parte hartu nahi baduzu baina data ala tokiagatik ezin baldin baduzu, esaiguzu eta zure proposamenak jasotzeko modua aurkituko dugu. Aurreko bileraren akta ere bidaliko dizugu, hala nahi izanez gero. Horretarako, idatzi koordinatzaile@egk.org helbidera ala deituiguzu gure telefonoetara.

Laster arte!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.