Irailaren 20an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Nazioarteko Bakearen Eguna oroitzeko asmoz, #EmakumeakBizikidetzan ekitaldia burutuko du. Albiste honen bitartez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Pasa den urtean #GazteokBizikidetzan ekitaldiarekin egin zen bezala, aurten ere EGK-k elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko du, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Kasu honetan emakumeek anitza den gizarte baten bizikidetza errealitate bilakatzeko dituzten erronkak identifikatzea izango da helburu nagusia.
Testigantza musikatuak eta dinamika parte-hartzailea
Ekitaldiari hasiera emateko emakume gazte batzuk haien esperientzian oinarritutako testigantzak elkarbanatuko dituzte publikoko pertsonekin. Hauek musikarekin izango dira uztartuak. Ondoren, testigantza horiek sortutako gogoeten elkartrukea egiteko eta hauek aztertzeko dinamika parte-hartzaile bat burutuko da, World Te alegia.
Hauek dira dinamikan abiapuntu bezala erabiliko ditugun galderak:
- Zein da emakume gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak?
- Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administrazioei?
Ekitaldiari amaiera emateko, “desiren putzuan” gazteon etorkizunerako eskariak jasoko ditugu idatzizko mezuen bitartez.
#EmakumeakBizikidetzan
Noiz: Irailak 20, 18:00etan.
Non: Donostian, Carlos Santamaria Zentroan
Programa
18:00 Harrera
18:15 Testigantza musikatuak
19:00 Dinamika parte-hartzailea (World Te)
19:45 Ekitaldiaren itxiera: Desiren Putzua eta agurra
Bakea eta bizikidetzari loturiko gaiak interesatzen bazaizkizu, animatu eta zatoz irailak 20an Donostiara! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.
Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu
Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! bakea@egk.org / berdintasuna@egk.org helbidetara idatziz edo 943429767 / 944436143 telefono zenbakietara deituz.