Zaharraz Harrok egitarau mamitsua aurkeztu du! - EGK

24 June, 2010

Zaharraz Harrok egitarau mamitsua aurkeztu du!

Jaietan eta irekita! Hemen da Zaharraz Harrok aurkeztutako ekimenaren egitaraua! Datorren larunbatetik (hilak 26), hurrengo iganderarte (uztailak 4) ospatuko diren Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta partehartzaileak proposamenez beteta datoz, gaur prentsaurrekoan aurkeztu dutenez: esgrima, antzerkia zeinu-hizkuntzan, zinema kalean, mendira irteerak, umeentzat txontxongiloak, hitzaldiak, kontzertuak… Noski, egutegiko ezinbesteko bi hitzordu ahaztu gabe: 28-J (LGTB harrotasun eguna) eta Jazz Zaharrean (auzoko tabernariek eta tokiko musikariek bultzatutako jaialdia).

Eta hori guztia, auzokideen asanbladak eta herri-kolektiboek antolatuta. Egitasmoa abiatzeko, nahitaezkoa izan da musikari, artista, hizlari etabeste partehartzaileen inplikazioa. Izan ere, musu-truk parte hartuko baitute. Beraiez gain, Arabako hiriburuko muinoko tabernari eta dendariek ere bere harri-koskorra jarri dute, ekarpenekin.

Bere aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) jai hauek babestu nahi izan ditu, autogestiotik, antolakuntza parte-hartzailetik eta izaera aldarrikatzailetik abiatu direlako (batez ere, gazteek bultzatuta… eta adin guztietarako). Dagoeneko egitaraua deskargatu dezakezu:

Ondo pasa!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.