Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) baitako Astialdi Foroaren bitartez, Arabako astialdi taldeek ekintzaz betetako arratsaldea prestatu dute maiatzaren 10ean, osteguna, Gasteize. Alde batetik, kanpamenduak gertu daudela ospatu nahi dute eta, bestetik, egiten duten lan boluntarioa ikustarazi nahi dute, aldi berean boluntario izan gaitezen animatuz. Yes, we camp! La cabra tira al monte: goazen kanpamenduetara!
Arratsaldeko 18:30etan Probintzia Plazan “Uno para ganar” telesaioan oinarritutako adin guztientzako jolasak egongo dira; 19:30etan, Probintzia Plazatik abiatuta, Kutxi kaletik Halabedi Tabernara arte, Kumbalayê batukadak giroa berotuko du; eta 20:30etan Halabedi Tabernan Astialdi taldeek antolatutako 20 minutuko monologoa ikusi ahal izango duzue, Do It Yourself espirituz josia!
Anima zaitezte eta gororatu: YES, WE CAMP!