UEUko lau ikastaro zozketatzen ditugu! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

1 October, 2012

UEUko lau ikastaro zozketatzen ditugu!

Albiste onekin gatoz! Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) elkartearen arteko elkarlanaren ondorioz, oso laster UEUko lau ikastaro zozketatuko ditugu!

Zer da UEU?

1.000 bazkide baino gehiago dituen elkarte bat da. 1973az geroztik lanean dihardu. Zehazki, hiru lan ildo nagusi ditu: euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea; euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea; eta Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea. Hori guztia, helburu potoloago baten baitan: Euskal Unibertsitatea sortzea.

Orain… harira!

Zer irabazi dezakezue zozketa honetan?

UEU-ren udazkeneko ikastaroetarako matrikula bat. Denetariko ikastaroak daude: argazkigintza, mitologia, hezkuntza, informatika, sexualitatea, osasuna, marketing-a…  Ikastaroak Eibarren, Iruñean eta on-line dira eta bakoitzak iraupen ezberdina du: 8, 12, 20 ordu… Saria lortzen baduzue, nahiago duzuen ikastaroan izena eman dezakezue (berdin dio zein den prezioa, iraupena edo lekua).

Nor aurkeztu daiteke?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide den edozein elkarte.

Noiz da lehiaketa?

Lehiaketa urriaren 8an egingo da, 10.00etan EGK-ren Gasteizko egoitzan. Nahi duena zozketara etorri daiteke. Zozketan izena ematen duzuen elkarte guztien artean, lau matrikula zozketatuko ditugu (matrikula bana lau sarituen artean). Lau elkartek baino gehiagok izena ematen baduzue, gainerako matrikulak ere zuen artean zozketatuko ditugu.  Zozketa egin eta gero, saritutako elkarteekin kontaktuan jarriko gara eta atari honetan sarituen zerrenda argitaratuko dugu.  Behin sarituta, ikastaroetan izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago amaitzen da, oro har.

Noiz da izena emateko azken eguna?

Urriaren 7a, igandea. Posta elektroniko bat bidali besterik ez duzue egin behar. GAI moduan, ZOZKETA UEU idatzi; bestalde, kontakturako posta helbide bat eta telefono bat zehaztu. Zalantzak izanez gero 945 22 06 01 telefonora deitu dezakezue.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.