40+1. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekingo diogu hurrengo Udako Ikastaroen antolaketari. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdi irekia egiten dugu. Hemen dira UEU udako ikastaroak 2014. Aurtengoa 42. edizioa da. Eibar, Baiona eta Iruñean, ekainaren 30etik uztailaren 23ra.
Artea eta musika, giza-zientziak, gizarte zientziak, ingenieritza eta teknologia, zientzia aplikatuak eta zientzien alorren artean aukeratzeko aukera dago, bai eta jardunaldiak ere. Gainera, aurten “gazteriaren erronka sozioekonomikoak gazteon ikuspuntutik” ikastaroa ere eskainiko dute!!
Hemen daukazue ikastaroen eskaintza jasotzen duen dokumentua PDF formatuan.
Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago. Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai. Kontaktua: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org