2014rako Astialdi Foroko kideek antolatutako udako ekintzak

21 May, 2013

Udako ekintzetarako 10.000 plaza eskaintzen dituzte gazte boluntarioek

Udako ekintzetarako 10.000 plaza eskaintzen dituzte gazte boluntarioek! Hortxe dituzu: urte osoan zehar modu boluntarioan bere auzo, herri eta hirietako astialdi-taldetan lan egiten duten gazteek prest dute ‘udako operazioa’. Zehazki, 130 udaleku, kanpaldi eta ekintza baino gehiago antolatu dituzte 30 urte arteko pertsonentzat. ‘Belaunaldi galdua’ deitzen gaituztenak galduta xamar dabiltza… 🙂

Hiru gidetan bildu ditugu udako proposamen guztiak: batean Arabako taldeen eskaintza, beste batean Gipuzkoako elkarteena eta hirugarrenean Bizkaikoena. Edozein lurraldeko ekintzetan eman dezakezu izena, baina hobe da zure auzo edo herriko taldearekin parte hartzen baduzu. Modu horretan, nahi izanez gero urtean zehar ere talde horien jardunera ‘engantxatu’ zaitezke.

ARABAKO TALDEEN GIDA

[PDF] ARABAKO TALDEEN GIDA

BIZKAIKO TALDEEN GIDA

[PDF] BIZKAIKO TALDEEN GIDA

* Gidan Kurkudi-ren eskaintza falta da. Ezagutzeko, klikatu hemen.

GIPUZKOAKO TALDEEN GIDA

[PDF] GIPUZKOAKO TALDEEN GIDA

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.