Udako ekintza-hezitzaileen GOITIARGAZKIBERA argazki lehiaketa

13 July, 2012

Udako ekintza-hezitzaileen GOITIARGAZKIBERA argazki lehiaketa

Uda iristear dago eta, harekin batera, astialdi-hezitzailearekin lotutako udako ekintzekin lotutako GOITIARGAZKIBERA lehiaketa berezia! Ez duzula ezagutzen? Azalduko dizugu orduan labur eta argi!

Euskalerriko Eskautak federazioak sustatzen duen Goitibera aldizkariak zure esperientziaren berri jaso nahi du. Zer bizipen izan duzu udaran kanpamenduetan ala  udalekuetan? Zer izan den gehien markatu zaituena, dibertigarriena, oroitzapenik onena ala zure esperientzia hobekien jasotzen duen momentua? Hori da kontatu behar duzuna, besterik ez. Animatzen al zara?

Info+ nahi izanez gero:

94 479 59 91 / goitibera.aldizkaria@gmail.com / http://goitibera-aldizkaria.blogspot.com.es

Animatu, zure sormenak saria jasoko du eta! Ez izan zalantzarik eta partekatu Goitibera Aldizkariarekin zure bizipenak. Mereziko du, ziur!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.