Azken astean, EGK UPV/EHUren bi ekitalditan izan da. Alde batetik, Itsaso Anduezak, EGK-ko presidenteak, Arartekoak antolaturiko uda ikastaroan parte hartu zuen. ‘Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzeaarekin lotutakoak’ izenarekin, gazteriaren lan egiten duten hainbat eragilek gaiaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten.
Topaketan, Pernan Goñi margolariak hitz egindakoaren hainbat marrazki egin zituen (besteak beste, Itsaso Anduezak emandako mezua laburbiltzen duena eta albistearen irudia dena). Ikastaroan ere Arartekoak euskal gazteen zailtasunen gaineko bideoa aurkeztu zuen
Youth Lab
Bestalde, astelehenean, UPV/EHUk antolaturiko Youth Lab ‘gazteen aktibaziorako proposamenen’ foroan parte hartu zuen EGK-k. Bertan hainbat arloetatik etorritako profesionalak aritu ziren Euskadin eta Europan gazteek dituzten beharrak, erronkak eta interesetaz. Erasmus+ babespean eta Bilborekin batera, Youth Lab hau Europako hiri ezberdinetan burutuko da, hala nola Bratislavan (Eslovakia) edo Lisboan (Portugal).