Tximeletak, etengabeko metamorfosia dokumentala aurkeztu berri dute Topatu.info-ko gazteek, “Euskal Herriko gazte borrokak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa jasotzeko”. Guk tximeleta horren nondik-norakoa ezagutu nahi izan dugu eta, horretarako, Aitor Martínezekin hitz egin dugu Tas Tas Irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan. Dokumentalaz harago, tximeletaren azken komunikazio-metamorfosiei buruz hitz egin digu ere. Zertan aldatu da? Nora begira ditu hegoak?
Nola izango dute etorkizuneko gazteek Euskal Herrian egon den gazte mugimenduaren berri? Galdera hori buruan ekin zioten Tximeletak, etengabeko metamorfosia dokumentala egiteari. Egileen arabera, egungo egoerara heltzeko azken hiru hamarraldietan gazte mugimenduan funtsezkoak izan diren gertaerak bildu ditu lanak, horien protagonisten ahotik kontatuta.