“RECacciona. A ze parea, hezkuntza eta gazteak” bideo lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira! Tretas eta Kontraesanak eta gainerako parte-hartzaileak EGK-k Bilbon duen egoitzan egindako sari banaketan jaso zuten albistea (web orrialdearen beheko aldean dagoen irudien galerian sari banaketaren argazkiak ikusi daitezke):
SARI NAGUSIAREN IRABAZLEA: Tretas (bideoa ikusi)
Guillermo Paquín getxotarrak hezkuntza proiektuetan gastatzeko 1.000 euro irabazi ditu. Erabakia 6 lagunez osaturiko epaiamahaiak hartu du: Itsaso Andueza eta Diana Gónzalez EGK-ko Batzorde Iraunkorreko kideak, Gorka Maiztegi eta Jon Zubimendi Hezkuntza Foroko kideak eta Oiane Fernández eta Iñaki Goikoetxea, EGK-ko hezkuntza eta komunikazio teknikariak, hurrenez hurren (azken bi hauek botoa erdi bana eman dute). Epaimahaikideak bideoen maila altua eta erabakia hartzeko zailtasuna azpimarratu dute.
PUBLIKOAREN SARIA: Kontraesanak (bideoa ikusi)
Kontraesanak taldeak hezkuntza proiektuetan gastatzeko 400 euroak irabazi dituzte. Maialen Etxaniz eta Nerea Ibarzabal gazteek osatu dute talde hau, Facebook bidez egin den bozketan bozka gehienak jaso dituena. 554 lagunek botoa eman dute eta Kontraesanak 116 lortu dituzte (%20,94). Irudien galerian dagoen grafikoan talde guztiek jasotako botoen kopurua ikus daiteke.
Interneten bidez botoa eman duten guztien artean zozketa egin da eta irabazlea Ander Matxain Blasco izan da. Gipuzkoan dagoen Gaintza herriko gazte honek bidezko merkataritzan gastatzeko 50 euroko bonoa jasoko du; ezin izan zuen Bilbora hurbildu sari banaketara, baina dagoeneko berarekin jarri gara harremanetan.
Sari banaketa giro bikainekin egin zen! EGKren aurkezpen txiki baten ondoren, bideo guztiak erakutsi ziren eta gerturatu ziren parte-hartzaile guztiek bidezko merkataritzako produktuekin osaturiko saski bat jaso zuten.
Eskerrik beroenak ematen itxi da 2015eko RECacciona bideo lehiaketa, mila esker guztiei!!
Oraindik ez dituzu lehiaketan parte hartu duten beste bideoak ikusi? klik egin esteketan! (hauez gain 16-18 urteko ikaslek sorturiko beste 5 proposamen ere jaso ditugu baina oinarri guztiak ez betetzeagatik lehiaketan sartu ez direnak).
Hauek dira lehiaketan parte hartzen duten bideoak, sariak lortu ez dituztenak, alfabetikoki ordenatuta:
1- ANIXE
2- AROZENAS
3- BERTSHOW
4- BIRIBILDU
5- GAZTEK
6- GIZARTE HEZITZAILE GAZTE BORROKALARIAK
7- IKAS DEZAGUN BATERA!
8- INVERTIR_EN_CONOCIMIENTO
9- IZAOLA
10- ORRITXO
11- RILAYER
12- UBA-AGINTZARI
13- 1,2,3… ACCIÓN – HEREDAR! / 1,2,3… EKIN – HEREDATU!