Itaka Escolapios Fundazioa

15/06/2016

“Jainkoak agindu legezko mundu bat sortzea posible dela” sinisten duten pertsona talde bat da. Horretarako biderik motzena hurrengo belaunaldien heziketa, Jesusen Berri Onaren iragarpena eta gure inguruarekiko konpromezu eraldatzailea hartzea dela uste dute. Bere misioa honakoa da: “mundua eraldatzeko asmoz ebangelizazioaren bidez hezi”.

GAZTEGEHITU

15/06/2016

Euskal Herriko gay, lesbiana eta transexualen elkartea da. Askotariko programak, topaketak eta jarduerak antolatu eta garatzen ditu. Elkartean zenbait talde daude: gazte taldea, lesbiana taldea, hezkuntza, HIESA-Osasuna, Kristauak… Urtean ekitaldiak, jaiak (Urtezaharrean, Iñauterietan, Zinemaldian, Ekainaren 28an ), mendi irteerak eta abar antolatzen ditu, besteak beste.

Gazteleku

15/06/2016

Auzo Garapenean (Errekalde, VII. Barrutia) oinarritutako eredua dauka. Era berean, Gaztelekuk hiritarrek protagonismoa berreskuratzeko ondoko balioetan oinarritutako prozesuak aldarrikatzen ditu: partaidetza, sustapena, alkartasuna, autogestioa, justizia, errespetua eta berdintasuna. Horretarako planak, saioak eta gizartea hezitzeko programak garatzen ditu.

Gazte Komunistak elkartea - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Gazte Komunistak

15/06/2016

Gazte Komunistak elkartea “gazte langile eta ikasleen erakunde politiko iraultzaile” bezala definitzen du bere burua. Kapitalismoaren gainditzea eta sozialismoaren eta komunismoaren eraikuntza ditu helburu, klase, nazio, eta bestelako opresio bako gizartearen eraikuntza, alegia. GK-k bere oinarri ideologikoa marxismo-leninismoan dauka, feminismoan, internazionalismo proletarioan eta nazioarteko elkartasunean, kapitalismoaren gainditzea, esplotazioaren amaiera eta sozialismoaren eraikuntza sustatzen duten proiektu antiimperialista …

Seguir leyendo…

Ezker Batua-Berdeak Gazteak

15/06/2016

Ezker Batuako gazte militanteen elkargunea da. “Eztabaida politikorako, formaziorako, partaidetzarako eta gizarte mugimendua bultzatzeko gune atsegina”. Aniztasuna aintzat hartuta, “eraldatzailea den euskal ezkerraren alde lan egin” nahi du. Horretarako, jardunaldiak edo hitzaldiak antolatzeaz gain hainbat plataformatan hartzen du parte. Idazkaritzaren arduraduna: Alba Gutiérrez. Helbidea: Fernández del Campo 24, 48010 Bilbao. Telefonoa: 94.470.21.00 Helbide elektronikoa: permanente@ezkerbatua-berdeak.org

Federación Vasca De Junior Empresa

15/06/2016

Euskadiko Junior Enpresen ordezkari nagusia da. Junior Enpresak enpresen modura aritzen diren irabaziak lortzeko asmorik gabeko unibertsitateko elkarteak dira. Bertan, karreran ikasitakoa, enpresa gestioa edota proiektuen garapena osatzeko formazio praktikoa bideratzen da. Junior Enpresa bakoitza ikasleek baino ez dute kudeatzen. La Federación Vasca de Junior Empresas la forman 5 Junior Empresas: DINITEK (Junior Empresa perteneciente …

Seguir leyendo…

Eziko Udalekuak

15/06/2016

Ezikok Euskal Herriko gazteriaren garapenean eta hezkuntzan 25 urtez parte hartu du. Familiaren garrantzia, adin eta leku ezberdinetatik datozenekin sortzen den harremana, laguntasuna, elkarbanatzea edota hezkidetza suspertuz, gizakiaren eskubide eta betebeharrak indartzea bilakatu dira urte hauetan eginkizun nagusiak Eziko Udalekuan. Udaleku hauek Gipuzkoako zenbait herritan egiten dira.

Euzko Gaztedi-EGI - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Euzko Gaztedi-EGI

15/06/2016

Euzko Gaztedi-EGI EAJ-PNVren gazte erakundea da. EGIk bere burua “euskaldun, demokratiko, anitza, partehartzaile eta humanistatzat”  jotzen du. Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoa da. Bere lan eremua gazteria izanik, “Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea” du helburu. Europearrak izatearekin batera, bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute. EUZKO GAZTEDI EGIren helburuak …

Seguir leyendo…

Euskalerriko Eskautak Araba

15/06/2016

Arabako eskaut taldeen elizbarrutiko federazioa da. Bere lana hezitzeko Eskauten metodoaren bitartez 8 urtetik 18ra bitarteko gaztetxoen heziketan datza. Gizabanakoaren garapen pertsonala bilatzen du. Gerora arduratsu, kritiko eta euren inguruarekin konprometituak izango diren bizilagunak hezitzen saiatzen da. Araban 40 urteko eskarmentua izatearekin batera, hainbat eskaut talde ditu.  

Euskalerriko Eskautak Bizkaia

15/06/2016

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da; astialdian oinarrituriko lan hezitzaileaz eta eskauten metodologiaz baliatuta, Euskal Herriko auzo eta herrien hobetzearen alde jarduten du. Elkartea hainbat herritako 40 taldek osatzen dute. Euskalerriko Eskautak Bizkaia heziketa aktiboa eta erakargaria suspertuz 8 urtetik 19 urtera bitarteko gaztetxoekin aritzen da. Erakundearen barruan guztira 2.800 neska-mutil eta 500 bat begirale daude.