Berdintasunaren aldeko apustua daukan gazte talde batean zaude? Gazte talde berdinzale batean zaude? Emakume eta gizonen berdintasuna duzue jomuga eta ideia edo proiektuak dituzue? Zuen lana ezagutzera eman nahi duzue? Utzi iruzkin bat Beldur Barik ekimenaren atarian edo bidali email bat beldurbarik@gmail.com helbidera, zuen proiektua azaltzen eta Beldur Barik jarrera zergatik daukazuen esaten.
Jasotako proposamenen artean aurten zortzi aukeratuko dituzte eta erreportaje bana egingo diete bideoz. Aukera paregabea zure talde edo proiektuari bultzadatxoa emateko eta oihartzuna lortzeko.
Anima zaitez eta parte hartu! Xehetasun guztiak www.beldurbarik.org webgunean! Eta edozein zalantza edo galdera izanez gero jar zaitez haiekin harremanetan, segituan argituko dizkizute eta!