SAHARA LIBRE! Manifestazioa Donostian eta elkarretaratzea Bilbon

9 November, 2010

SAHARA LIBRE! Manifestazioa Donostian eta elkarretaratzea Bilbon

Saharar Herriaren lagunen mugimendu solidarioak manifestazioa deitu du, sahararren alde eta Marokoko Erreinuaren erasoak salatzeko, bai eta Estatu espainiarraren konplizitatea salatzeko eta Nazioarteko Komunitatearen aldetik neurri-eraginkor eza kritikatzeko. Mobilizazioa Donostiako Boulevardetik abiatuko da ostegunean (hilak 11), 19.30ean. Era berean, elkarteek beste dei bat egin dute: larunbatean Madrilen antolatu den manifestaziora joatekoa. Otsailak 27 elkarte-koordinakundeak autobusak antolatu ditu. SAHARA LIBRE!

Horrez gain, Bilbon, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko “Otsailak 27″ Euskal Elkarteen Koordinakundeak, Bizkaiko Saharar diasporak eta “Yal-lah” Gazte ekimenak elkarretaratzea deitu dute Mayoua enparantzan. Kontzentrazioa ostiralean izango da (hilak 12), 19.30etan.

Maroko hiltzaile, Espainia laguntzaile!
Sahara Askatu!
Sahara Hurra!


SAHARAR HERRIAREN LAGUNEN
MUGIMENDU SOLIDARIOA

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.