hasta el 9 de junio

18 May, 2015

RECacciona lehiaketan hezkuntza eta gazteen inguruko bideoak bidaltzeko epea ekainaren 9ra arte luzatu da

BIDEOAK BIDALTZEKO EPEA EKAINAREN 9RA ARTE LUZATU DA!!

  • Egokia al da gaur egun dugun hezkuntza sistema? Zer ikasi beharko genuke beste metodologia edo herrialdeetatik? Gazteon hitza kontutan hartzen da sistema hau diseinatzeko orduan?
  • Azken garaian ematen ari diren aldaketa eta erreformekin, hezkuntza sistema hobera edo okerrera doala uste duzu?
  • Gaur egungo hezkuntza dela eta, nola ikusten dituzu etorkizuneko gazteak?
  • Baliabide ekonomiko gutxi duten gazteek ikasteko aukera bermatua dute indarrean dagoen beka sistemarekin?
  • Zure ikuspuntutik, hezkuntza sistemak hizkuntza eskubideak bermatzen ditu?
  • Gustatzen ez zaizuna aldatzeko zerbait egin dezakezula uste duzu?
  • Ordezkari politikoei gazteria eta hezkuntzaren inguruan zerbait esan nahi diezu?
  • Honi guztiari aurre egiteko proposamenen bat bururatzen al zaizu?

ADIERAZI EZAZU BIDEO BATEAN!

RECacciona bideo lehiaketa abian jarraitzen du “A ze parea, hezkuntza eta gazteak!” lelopean eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatuta. Lehiaketaren hirugarren edizio honek gazteek hezkuntzaren inguruan hausnartzea eta eztabaida sortzea du helburu. EGK-k sortzen diren ideia eta ekarpenak zabalduko ditu bai beste gazteen artean, bai gizartean.

Nola parte hartu?

Lehiaketan 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, gutxienez, bi pertsonaz osatutako taldeetan. Bideoak bidaltzeko epea ekainaren 9ra arte luzatu da eta formatu guztiak onartuko dira: argazki muntaia, bideo-komikia, dokumentala, ikus-entzunezko poesia… eta edozein gailurekin grabatua ere. Aurkezten diren lanek lau minutuko iraupena izan dezakete gehienez eta euskarak presentzia izan behar du.

Zeintzuk dira sariak?

Aurreko bi edizioetan parte-hartzea eta lan prekarietatean sakondu zen eta gazteon inplikazioa arrakastatsua izan zen. Oraingoan ere horrelakoa gertatzea espero da sariak erakargarriak baitira: 1.000 eta 400 euro hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuetarako. Ekainean epaimahai batek sarien irabazleak erabakiko ditu eta sari banaketa antolatuko da; Interneten bidez publikoaren saria erabakiko da eta botoa ematen duten guztien artean bidezko merkataritzan gastatzeko 50 euro zozketatuko dira.

Izena ematea dagoeneko esteka honetan egin daiteke eta oinarri guztiak dokumentu honetan ikus daitezke:

RECacciona oinarriak 2015

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.