Azken urteotako arazo larriena dela entzun dugu, baina zer egin beharko lukete instituzioek gazteon langabeziaren aurrean?
Zure ahotsa entzun nahiko genuke. Euskadiko Gazteriaren Kontseilura gonbidapen bat heldu zaigu Gipuzkoako Batzar Nagusietatik: “Ekonomia eta Enplegua bultzatzeko Talde Txostengilean” agerraldia egitea, hain zuzen. Bertara gazteon ahotsa fundamentuz eraman ahal izateko, gazte eragile ezberdinak batu nahi zaituztegu ikuspuntu anitzak batzen dituen diskurtso bat adosteko.
Beti bezala, denboraz larri gabiltza, otsailaren 25ean baita agerraldia, baina EGKtik garrantzitsua dela deritzogu eta horregatik datorren asteazkenean, otsailaren 20an, arratsaldeko 18.00etatik 20.00tara Donostiako EGKren egoitzan egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu (Andia, 11, 1. solairua). Bilera horretan, aipatutako Talde Txostengileak aurrikusia duen 7.600.000 eurotako aurrekontuaren inguruan hitz egingo dugu, batzuk eta besteok Batzar Nagusiei egin nahi dizkiegun iradokizunak bateratzeko. Iradokizunen arteanm gazteon egoera sozioekonomiko eta lan egoerari aurre egiteko proposamen zehatzak zein Gazte Enplegurako Planen zenbait “ohiko ekintzen” inguruko arriskuen oharrak egon daitezke, bai eta aproposa deritzozuen beste edozer.
Mesedez, etortzekoak bazarete bidali mail bat bizibaldintzak@egk.org helbiderea edo deitu 945 22 06 01 telefonora.
Parte-hartzera animatu zaitezten espero dugu!