PLANOETATIK KALERA LURRALDE ANTOLAMENDUA BIRPLANTEATZEN
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu dituen jardunaldi hauen helburua gaur egun gurean ematen den Lurralde Antolamendua hausnartu eta eztabaidatzea da, garapen ekonomiko bortitzaren logikatik aldenduta eta gizakion zein gure lurraldearen ongizatearen ikuspuntutik begiratuta. Horretarako, gizarte mugimendu ezberdinen laguntza edukiko dugu, zeintzuk luze daramaten lurralde antolamenduaren eragina jasotzen duten gai ezberdinak jorratzen, beste lurralde antolamendu baten alde lanean.
ZERGATIK?
Lurralde Antolamenduak gure lurraldean egiten den oro arautzen duelako. Arauketa hau egiteko erabiltzen dituen erremintak Lurralde Antolamendu Artezpideak (LAA) dira, eta berauek erabaki dezakete gure etxe ondoko mendia abiadura handiko trena pasatzeko zulatu daitekeen, herrian harrobirik zabaldu daitekeen, kostaldean beste portu erraldoi bat egin daitekeen, gure larreak etxez, eraikinez eta errepidez josi daitezkeen eta mendiak generadore eolikoz landatu daitezkeen besteak beste.
Gaur egun Artezpide hauen aldaketa habian dago baina berriro ere, gizartearen partaidetzarako lekurik ez da egon. Horrela ba, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik beharrezkoa deritzogu gai honen inguruan gizarteak zer esana badaukala aldarrikatzea, eta horregatik formazio eta eztabaida saio hauen antolaketa, non Lurralde Antolamendua Birplanteatu eta eredu berri bat plazaratu nahi dugun.
EGITARAUA
- Hitzaldia
Lurralde Antolamendua Euskal Herrian, gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak
Joseba Koldobika Arbaiza geografoaren eskutik - Mahaingurua
elikadura subiranotasuna // nahikotasun energetikoa // hondakinen kudeaketa //
kultura eta artearen deszentralizazioa // garraioa eta azpiegiturakgizarte mugimendu eta erakunde ezberdinen eskutik //
(lurralde bakoitzean ezberdinak izango dira) - Tailerra
Lurralde Antolamendu Artezpide (LAA) alternatiboak
Desazkunde DOT taldearen eskutik
NOIZ eta NON
Donostian azaroaren 4ean CRAJ aretoan 17.00tatik 20.30tara
Bilbon azaroaren 15ean LA BOLSAn 17.00tatik 20.30tara
Gasteizen azaroaren 17an MONTEHERMOSOn 17.00tatik 20.30tara
Aurretik izen ematea eskertuko da: bizibaldintzak@egk.eus
Material interesgarria:
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren 25. urteurreneko egitarauaren baitan.