ONGI ETORRI WEB BERRIRA

11 June, 2013

Pasa zaitez astialdi taldeak ezagutzera!

Denboralea pasa dela dirudienez, astialdiko eskola eta federaziook kalean ‘akanpatuko’ dugu aste honetan 😉 Uda honetarako antolatu ditugun udaleku eta ekintzak iragarrai nahi ditugu, eta, garrantzitsuena: urte osoan zehar auzo eta herrietan egiten dugun lana ezagutzera eman nahi dugu. Pasa zaitez astialdi taldeak ezagutzera! Zuri ere talderen batean parte hartzea gustatuko litzaizuke? Asteazkenean hitzordua daukagu Bilbon, eta ostegunean Gasteizen. Galdetzera edota informazioa jasotzera gerturatu nahi baldin baduzu, apuntatu:

BILBAO

• Ekainak 12, asteazkena.
• 17.30etan.
• Arriaga plazan.
• Paraxutarekin jolasak, ipuin-kontalaria eta informazio-mahaia.
• Antolatzailea, Bizkaiko Astialdi Foroa: Aisi-Hezi, Aisiola, Amarauna Sarea, Bosko taldea, EDE, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Gaztetxoak, Gurutze Gorria, Itaka, Kiribil Sarea, Kurkudi eta Bizkaiko Urtxintxa Eskola.

GASTEIZ. “Kaiso, setan sabis? Hezten, ala setan?”.

• Ekainak 13, osteguna.
• 19.30etan.
• Arka plazan.
• Batukada, globoflexia, paraxutarekin jolasak.
• Antolatzailea, Arabako Astialdi Foroa: Euskalerriko Eskautak Araba, Arduradun Eskola, Atseden, Azterlariak, Acción 21, Gurutze Gorria eta Su Alai.

Bilbon edo Gasteizen elkar ikusiko dugula espero dugu 🙂

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.