PARTE-HARTZEA BULTZATZEKO TEKNIKAK IKASTAROA
Sarrera:
Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da.
Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.
Helburuak:
– Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.
– Hezitzaileei parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.
Edukiak:
* Zer da partaidetza?
* Nola landu parte-hartzea?
* Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
* Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.
Fitxa:
- Data: otsailaren 25ean (larunbata).
- Iraupena: 4 ordu
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
- Prezioa: 30 €
- Tokia: Bizkaiko Urtxintxa Eskolan, Bilbon.
*Partaide bakoitzak BALIOEN KOADERNOAren ale bat jasoko du
Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ikastaro guztiak www.urtxintxaeskola.org atarian. Urtxintxa Eskola Bizkaia