Sesión del grupo de trabajo Gazterpe

30 October, 2014

Parte-hartze arloak 2015eko proiektuak prestatzen hasi ditu

Urriaren 29an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Parte-hartze arloak Deialdi Irekia burutu zuen Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44). Bertan bildu ziren teknikariek eta gazteek orain arte egindakoaren inguruan balorazioa eman zuten eta hurrengo urteari begira 2015eko proiektuak eta ekintzak hausnartu zituzten. Zentzu horretan 2015ak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) sozializazio urtea izan behar duela adostu zen eta horretarako parte-hartze arloko papera oso aktiboa izango dela iragarri zuten.

Urtea bukatzeko bi hilabete falta direnean eta oraindik hainbat ekintza esku artean ditugunean, hurrengo urteari begira nondik norakoak eztabaidatzen hasi gara, horrela egiten dugun lana EGKn. Ekarpenen bat egin nahi baduzu, zure ideien zain gaude! partehartzea@egk.orgIdatzi helbide elektronikora

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.