Gazte Bermea

11 February, 2014

Parte hartu enplegu duin baten aldeko gazte dinamiketan

Gazteentzako enplegua… ZEREN TRUKE?

Gazte askok bizi ditugun lan-baldintza penagarriekin nekatuta? Zatoz zure ahotsa entzunaraztera! Enplegu duinen alde lan egiteko, azken urtean hainbat gazte eta elkarte biltzen aritu gara, hainbat topaketa irekietan. Parte hartu enplegu duin baten aldeko gazte dinamiketan!

ZER EGITEN DUGU EGKn: gazteontzako enplegu duina sustatzeko gazteok martxan jarri nahiko genituzkeen ideia, ekimen eta proiektuak batzen ditugu, eta Administrazioak normalean garatzen dituen planen aurrean gazteok planteatzen ditugun alternatiba eta ideiak plazaratzen ditugu ere. 

ZERTARAKO EGITEN DUGU: gure ikuspuntu eta proposamenak politikariei helarazteko eta, nola ez, gizarteari helarazteko, gazteon ahotsa entzun dadin.

ZERGATIK EGITEN DUGU: “gazteon enplegua sustatu” nahi denean beti proposatzen dizkigutelako neurri berberak: prekarietatea sustatzen duten kontratazio formulak (praktikak, beka laboralak…), autoenplegua, atzerrira joatea edo formatzen jarraitzea. Eta aldiz, gazteon prekarietatearen aurka eta enplegu duinaren alde egiten duten formularik ez delako aurkezten… “gazteak zarete, zoazte atzerrira”, “zuek, gazteek, behar duzuena praktikak dira”, “gazteentzako, kontratazio merkeagoa planteatu beharko litzateke”… gazteak gara, eta enplegu duina nahi dugu.

Orain arte egindako lanaren berri izan nahi baduzu,  existitzen diren gazteentzako enplegu neurrien informazioa nahi baduzu ala hurrengo topaketara etorri nahi baduzu, bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora idatzi ahal diguzu, ala 945.22.06.01 telefonora deitu (eta Amaia Elorzarekin hitz egin). Laster arte!

#GazteEnplegua

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.