

Etikasi 2023 programarako deialdia ireki da
2023-02-03
Gazteriaren ahalduntzea ezinbestekoa da oraingo eta etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko. Horregatik, beharrezkoa da hezkuntza-tresnak sortzea eta gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarrekintzak indartzea, bizikidetzaren esparruan gainditzeke dauden eta sortzen ari diren erronken aurrean. Erronka honen aurrean Etikasi programa garatzen… ...

Otsailaren 1ean Emantzipa… Zer? lantaldea Bilbon elkartuko da. Bazatoz?
2023-01-25
Gazteok zailtasun handiak ditugu emantzipatzeko, besteak beste gure lanpostu prekarioak eta etxebizitzen prezio estratosferikoak bateraezinak direlako. Horrela ia ezinezkoa da bizi proiektu autonomo bati ekitea. EGKtik gazteen emantzipazioa hobetzeko proposamenak eta eskaerak egin ohi ditugu, eta oraingoan, Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko… ...

FATIAREN AHOTSA – ANTZERKI-FORUM
2023-01-20
EGK-k urteak daramatza Saharako Herriarekiko elkartasuna azaltzen. Bide horretan, Euskadiko gazteriari Mendebaldeko Saharako afera ezagutarazte aldera antzerki-forum bat antolatu du Gasteizen: Fatiaren ahotsa. Fatia Saharako neska bat da eta denboraldiak ematen ditu Euskadin. Ikerren laguna da eta bere herriko bizi-egoeraren… ...

HARREMANAK EHUNTZEN: MAITASUN ETA GORROTO DISKURTSOAK
2023-01-16
2021.urtean, Zaintzen Plaza proiektuaren baitan, zaintzak erdigunean jarri nahi izan ziren. Batetik, zaintzen sisteman gazteak non gauden jakiteko, eta, bestetik, gazteen osasun mentalaren gaia lantzeko. Nola zaintzen dugu elkar? Nola harremantzen gara gure ingurunearekin? Zerk eta nola eragiten digu? Zer… ...

GAUR8: BATU GUREKIN HAUSNARTZERA!
2023-01-13
EGKren jarduna hainbat lan-arlotan banatzen da. Lan-arlo horien artean dago Berdintasun lan-arloa, eta horren baitan, GAUR8 lantaldea, zeina Berdintasun lan-arloko diskurtsoak sortzen dituen espazioa den. Taldean aurrera eramandako hausnarketa eta eztabaiden bidez, feminismoaren gai ezberdinen inguruko diskurtsoa sortzea du helburu… ...

GAZTEAK ETA EKINTZAILETZA
2022-12-28
Ekintzailetza lan-merkatuan aritzeko alternatiba bat da eta hau sustatzeko zenbait ahalegin egiten dira administrazioetatik; askotan lan-merkatuaren egoerari aurre egiteko eta langabeziaren aurrean aukera bezala planteatuz. Aukera hau formula magiko gisa erakustea arriskutsua dela uste du EGK-k. Aitzitik, baliagarriak diren aukerak… ...

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa berritzeko deialdia
2022-12-01
Abenduaren 23ko eguerdiko 12:00ak arte jasoko ditugu porfolio eta CVak komunika@egk.eus helbidean. 18 eta 30 urte bitarteko gazte eta enpresei bideratua dago; fakturak egiteko gaitasuna izan behar da. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jardunaldi antolatzen ditugu gazteon beharrak identifikatzeko eta… ...

A25: ERASO SEXUALAK ETA SUMISIO KIMIKOPEKO ERASOAK, BEA ILARDIAREN ESKUTIK
2022-11-24
Emakumeoi betidanik esan digute ordu txikitan kaletik bakarrik ez ibiltzeko, eta sarritan, beldurra sentitu dugu etxerako bueltan. Pasa den udan areagotu egin zen izu hau, ziztada bidezko erasoen harira sortutako asaldurak emakume gazteen beldur sexuala areagotu egin zuen. Bestalde ere,… ...

Harremanak Ehuntzen: Maitasun eta gorroto diskurtsoak
2022-11-07
2021.urtean, Zaintzen Plaza proiektuaren baitan, zaintzak erdigunean jarri nahi izan ziren. Batetik, zaintzen sisteman gazteak non gauden jakiteko eta, bestetik, gazteen osasun mentalaren gaia lantzeko. Nola zaintzen dugu elkar? Nola harremantzen gara gure inguruarekin? Zer eta nola eragiten digu? Zer… ...

Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko
2022-10-28
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte azaroaren 7ko (astelehena) 12:00ak baino… ...