Diseinua gustuko duzu? Kartelak egiterakoan ideiak nola plasmatu asmatzen duzu? Txostenak maketatzea zure zaletasunen artean dago? Orduan agian Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) berritzera goazen diseinatzaile gazteen lan-poltsa zure interesekoa izan daiteke. Urtean zehar egiten ditugun proiektuetarako hainbat behar ditugu (zabalpenerako kartelak egin, jorratutakoa biltzeko txostenak maketatu, ekitaldiak laburtzeko bideoak grabatu eta editatu, etab). Horiek kudeatzeko azken urteotan hainbat diseinatzaile gazteren laguntza izan dugu. Jasotzen diren CV eta porfolioak aztertu ostean, aukeratutako diseinatzaile gazteekin lan-poltsa osatuko da eta, urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.
Hauek dira 2019an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan:
- EGKren lantalde teknikoak garatutako txostenen maketazio eta diseinua
- EGKren lantaldeen irudia garatzeko marrazki, ilustrazio eta bestelakoak
- Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak
- EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, esku-orriak, liburuxkak…
- EGK-k antolatutako proiektuen laburpen bideoak (hauek grabatzea ere lanaren zatia izango litzateke)
- Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak.
Porfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira eta, aurreko urteetan bezala, parte hartzen duten pertsonek edo enpresek derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute. Era berean, gaztea 18-30 urte bitartekoa izan behar da edo enpresa adin tarte horretako gaztez osatua egon beharko da.
Gainera baloratuko da:
- Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
- EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
- EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.
Epeak
Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta porfolioa aurkeztu behar dute 2019ko otsailaren 22ko eguerdiko 12.00ak baino lehen “diseinatzaile gazteak” gaiarekin komunika@egk.eus helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.
Informazio gehiago jakiteko aipatutako helbide elektronikoa idatz dezakezu edo 943 429767 / 688 675 932 (Jon) zenbakietara deitu.