Ongi etorri web berrira! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere habitat berriaren ateak irekitzen dizkizu. Bertan abantaila asko aurkituko dituzu: orain, web zaharrean ez bezala, berriak iruzkindu eta elkarbanatu ditzakezu (zure iritzia erabat beharrezkoa delako guretzat), eta argitalpen zein agendara harpidetu zaitezke ere. Horrez gain, gizarte mugimendu eta elkarteen jarduera eta deialdiak biltzen dituen agenda eguneratua duzu zain. Hemen noski, edozer gehitzeko aukera dago. Anima zaitez eta bidali zurea! Guztiarekin ere, jaioberria da eta, hortaz, oraindik ibiltzen ikasi behar du… beraz, akatsak zuzendu edo hobekuntzak proposatu nahi badituzu, ez izan zalantzarik: komunika@egk.eus helbidera idatziguzu! Etxean bezala zaude. Hala sentitzea nahi dugu behinik behin.
Zer iruditu zaizu aldaketa?