tertulia mensual de jóvenes

1 October, 2015

EGK bi astetik behin, astelehenetan, Onda Vascaren uhinetan

Kurtso berriarekin batera, irailaren 7an, EGK-k Onda Vascaren uhinetan kolaborazioak hasi zituen. Hau bi astetik behin egiten da, astelehenetan, Begoña Beristainek zuzendutako ‘Euskadi Hoy Magazine’ saioan. Horrela, bi astetik behin, EGK eta gazteen gaiak jorratzen dira (albisteak, ekimenak, kanpainak, eztabaidak) goizeko 11.30ak aldera, 10-15 minutuko elkarrizketa batean eta Bizkaia, Araba eta Nafarroan entzuten dena (Gipuzkoak ordu horretan deskonexioa egiten du).

Irailaren 7an Itsaso Andueza EGKren presidenteak lehenengo saioan parte hartu zuen “EGKri bere mezua zabaltzeko sortu den aukera hau” eskertuz. Irailaren 21ean Fabio Gonzálezek, parte-hartze teknikariak, #GazteOlinpiadak ekimenaren inguruan hitz egin zuen. Bestalde, urriaren 5ean, Oiane Fernández hezkuntza teknikariak astialdiak eskaintzen dituen aukerak azalduko zituen.

Egutegia aldatzen ez bada, hauek izan dira hurrengo elkarrizketen datak: urriak 19, azaroak 2, azaroak 15, azaroak 30, abenduak 14, eta abar.

Saioak zuzenean, esteka honetan entzun daitezke.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.