Mundua suntsituko duen belaunaldiaren bideorik onenak ikusgai - EGK

30 November, 2010

MUNDUA SUNTSITUKO DUEN BELAUNALDIAren bideorik onenak ikuzi ditzakezu dagoeneko!!!!

Mundua suntsituko duen belaunaldiaren bideorik “suntsitzaileenak” aukeratu ditu dagoeneko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitako Astialdi Foroan biltzen diren astialdi-eskola, talde eta federazioek maiatzean abiatu zuten bideo-lehiaketaren sariak banatu dituzte.

Astialdi hezitzailean diharduten gazte eta boluntarioen eginkizuna ikustarazteko antolatu zuten sariketa hau, 12 eta 17 urte bitartean duten eta talderen batean parte hartzen duten gazteei zuzenduta. Eta ikustarazi, “bere burua ikustarazi dute dudarik gabe” Goizalde Eskaut Taldeko gazteek. Otxarkoagako lehiakide hauek lehenengo saria irabazi dute, “enigma bati erantzuna bilatzeko bere moduagatik”, besteak beste. Enigma hori, antolatzaileek azaldu dutenez, honakoa zen: “nola ikusten dute besteek gure eskaut taldea?”.


Bigarren saria Altzara joan da (Donostia). Zehazki, Berpiztu elkarteko Astindari taldeak irabazi du. Bere laburmetraiean, egileek erronka handia jartzen diote beren buruari eta ikusleari: “Gaixo dagoen munduaren amesgaiztotik irten eta mundu hobeago baten alde amets egiteko eta lan egiteko erronka”, antolatzaileen hitzetan.

Euskarazko lanik onenak

Horrez gain, bideo-lehiaketak euskarazko lanik onenak saritu ditu ere. Zehazki, bat ezezik, bi taldek merezi izan dute aipamen hori, epaimahaiak azaldu duenez. Epaimahikideek (Andoaingo zine eskolako irakasle bat, Elgoibarko Izarra elkarteko ordezkari bat eta Astialdi Foroko koordinatzailea) Bizi Alai Taldeak federazioren parte den Trintxerpeko Bóveda Gazte Elkarteko bi talderen lanak aukeratu dituzte zehazki.

 

Bai bi zinta horiek bai lehenengo bi sarituek ere bideo-kamera digitalak izan dituzte saritzat, FotoSamar-en kortesiaz. Sari banaketa azaroaren 26an izan zen Bilboko Plaza Barriko Barria eraikinean, Gazteriaren Kontseiluaren eskutik.

Mundua txikituko duen belaunaldiaren “plan gaiztoak” ezagutu nahi badituzu, bere blogean aurkituko duzu informazioa. astialdi-eragileek abiatu zuten kanpainaren “plan gaiztoa” aurkitu daiteke ere. “Plan zital” hori udaberrian hasi zen, ehun udaleku eta kanpaldiren abiatzearekin, eta irailean jarraitu zuen, astialdi hezitzailearen esparruko hamaika ikastaro eta tailerrekin. Orain, bideo-lehiaketaren sari-banaketak kolofoia jarri dio Belaunaldiaren kanpainari.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.