Zer da Ment@revolution? 16 eta 30 urte bitarteko adina baduzu eta gutxienez 4 gaztez osaturiko taldea baduzu hauxe da zure programa! Gai askoren artean, ekimen/ gizarte ekintza txiki batean pentsatu beharko duzue. Aukera paregabe hau soilik Ment@revolution lehiaketan 4 Interrail txartel jokoan!
- Artea eta Kultura – Gizarte-Bazterketa – Ingurumena
- Osasuna – Hirugarren Adina – Etorkinak
- Langabezia – Aisia – Baserritar eta hiritar garapena
- Gazte Politika – Gazte info. – Europar Kontzientzia
- Gazteria eta Kirolak – Ondare Babestea – Baterako Hezkuntza
Zeuen sormen eta originaltasunarekin, herrian nahiz hirian ekimen bat egin beharko duzue.
Taldeek aurkeztutako ekimen guztien artean, bat aukeratuko da. Aukeratutako taldeak INTERRAILEKO LAU TXARTEL irabaziko ditu; Txartel hauek, ABUZTUA ETA IRAILA BITARTEAN 22 egunetan zehar nahi duten lekura bidaiatzeko eta bertan beren ekimena aurkezteko balioko dute.
Ment@revolution 2012ko epeak
- Maiatza-Ekaina: Zeuen Ment@revolution 2012 EKIMENAREN egitea.
- Ekainak 30 baino lehen: Ekimena egin bezain laster, behekeldean erantsita dagoen fixa, zeuen ekimenarekin batera beteta bidali beharko duzue honako e-postara: ekimenakmentorevolution@gmail.com , argazki, bideo edo iruditzen zaizuen moduan zeuen ekimenaren egitea frogatzeko.
- Uztaila: Uztailaren bukaeran web honetan eta gizarte sareetan argitaratuko da MENT@REVOLUTION 2012ko EKIMEN AUKERATUA.
- Abuztu-Iraila: Aukeratutako taldeak 4 INTERRAILEKO TXARTEL izango ditu 22 egunetan zehar bere EKIMENA zabaltzeko beraiek aukeratutako herrian/herrietan.