Madrilgo Erkidegoko Gazteriaren Kontseiluaren alde

20 December, 2010

Madrilgo Erkidegoko Gazteriaren Kontseiluaren alde

Ohar honen bidez, EGK – Euskadiko Gazteriaren kontseilutik Madrilgo Erkidegoak bertako Gazteria Kontseilua deuseztatzeko hartutako erabakia salatzen dugu.

Madrilgo Erkidegoko Gazteria Kontseiluak kaleratu duen oharrean argi azaltzen duenez, neurri honek gazteon gizarte-partehartzea herren uzten du eta Madrilgo gobernuak eredu partehartzailearen eta eurenganako kritikoak diren ahotsen aurrean duen jarrera garbi uzten du.

Halako neurri bat onartezina dela iritzi dugu, bertako gobernuak emandako arrazoiak alde batera utzita, zentsura ekintza argi baten aurrean gaudela ikusten baitugu. Ez da zilegi gazteon ahotsa eta partehartzea bermatzen duen organo partehartzaile eta demokratikoa kolpe batez ezabatzea, eta aniztasunaren ahotsa isilarazi nahi izatea.

Halako neurri baten aurrean gure egonezina azaldu nahi dugu, gazteon ahotsa eta balioak zalantzan geratzen baitira eta hemendik aurrera halako erasoak legitimatzeko aurrekari bat bilakatu daitekeela ikusten baitugu, demokraziaren eta partehartzearen aurrean honek dakartzan konnotazio guztiekin.

Guzti honengatik, EGK – Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik gure babesa adierazi nahi diogu CJCM-ri eta euren aldarrikapenekin bat gatozela adierazi nahi dugu. Halaber, Madrilgo Erkidegoko gobernuari bere erabakia birplanteatu eta atzera botatzeko eskatzen diogu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.