Administrazioa

5 July, 2016

Lan deialdia: Administrazio eta kudeaketa teknikaria EGKn

Lan deialdia Administrazio eta kudeaketa teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Eskaintzen dena

  • Gaixotasun baxa baterako ordezkapena. (Gutxienez 4 hilabete)
  • Egun osoko lanaldia izango duen lan kontratua.
  • Bilbon bete beharreko lanpostua.
  • 25.862€ urtean (soldata gordina).
  • Lantalde gazte eta dinamiko batean sartzea.
  • Gazteen eta gazteen parte-hartzearen alde lan egitea.

Lanpostuaren ezaugarriak

  • Kontabilitatearen kudeaketa
  • Kobratze eta ordainketatako kudeaketa.
  • Kontabilitate-idazpenen kudeaketa.
  • Banku transferentzia eta txekeen kudeaketa, kontrola eta jarraipena eta banku kontziliazioen kudeaketa.
  • Urteko aurrekontua prestatu eta honen jarraipena.
  • Diru-laguntza eta hitzarmen aurrekontuak egin eta hauen jarraipena.
  • Diru-laguntza eta sinatutako hitzarmen guztiak kudeatu eta justifikatu.
  • Memoria ekonomiko orokorra prestatu.
  • Ondasun suntsikorren mantenua eta kudeaketa.
  • Komunikazio eta dokumentuen sailkapena, erregistroa eta artxibatu.
  • Lan-arlo guztiei laguntza eman.
  • Idazkaritza lanak egin (bilerak eskatu, deialdiak jaso….).
  • Langile berriak kontratatzerakoan administrazio kudeaketa
  • Lan-arloko kudeaketan administrazio laguntza.
  • Kalkulu orriak eta datu baseak kudeatu eta gaurkoratu.

Eskatzen dena

  • Administrazio kudeaketa titulazioa edo goi-mailako ikasketak izatea.
  • Kontabilitateari buruzko ezaguera altuak izatea ezinbestekoa da.
  • Contaplus-aren gaineko ezaguera altuak izatea ezinbestekoa da.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko gaitasun altua.
  • Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak.
  • Lanean hasteko berehalako prestutasuna.
  • Burua antolatzeko sekulako gaitasuna.

Baloratuko da

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Pareko lanpostuan esperientzia izatea.
  • Gazte elkartegintzan eta gizarte mugimenduetan esperientzia izatea.
  • Entitatea (EGK) ezagutzea.
  • Lantaldean aritzeko eta harremanetarako gaitasuna.
  • Lana autonomiaz eta arduraz garatzeko gaitasuna.

Curriculumak

  • Epea: uztailak 12a, eguerdiko 12.00ak arte.
  • egk@egk.eus helbidera bidali / Gaian “administrazio teknikaria” idatzi.
  • Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_ADMINISTRAZIOA.pdf/doc.

Hauek izango dira lan deialdia prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, uztailaren 12a arte (eguerdiko 12.00ak arte)
  • Proba eta elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 15ean.
  • Contaplus erabiltzeko proba eta elkarrizketa Bilbon, uztailaren 18an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, uztailaren 20ean.
  • Ordezkatzeko pertsonarekin bilerak, uztailaren 21 eta 22an.
  • Lanean hasteko data, irailaren 15ean.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.