KULUNKARI izan nahi al duzue? Ikas/jolas guneak zuek espero zaituzte!

6 February, 2012

KULUNKARI izan nahi al duzue?

KULUNKARI izan nahi al duzue? Neguan gaude eta hotzarekin batera, berotasunean jolasteko nahia piztu zaigu. Horregatik hezkuntza eta aisialdi hezitzaile/euskaldunaren aldeko eragileak familia osatu dugu eta elkarrekin Kulunkatzera doaz… KULUNKAN ikas/jolas gunea jaiotzera doa!

KULUNKAN ikas/jolas guneak zuek espero zaituzte!

Kulunkan ikas-jolas gunea balioetan oinarrituko den haur, nerabe eta gazteen hezkuntza integral baten aldeko jolastoki hezitzailea izango da. Datozen Gabonetan gauzatuko da Durangon.

Zuen babesa, edota parte hartze zuzena ezinbestekoa delako, lehenengo pausoa zuekin batera egin nahi dugu. Horregatik, Otsailaren 10ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Durangoko Pinondo kultur etxean ospatuko dugun mintegi irekira gonbidatzen zaituztegu.

Eskertuko genuke zuen/re asistentzia konfirmatzea, mila esker!

Info+
Imanol (94 432 04 45)
koordinazioa@kulunkan.net

Eragileak:

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Amarauna sarea, BIGE, Sortzen Ikasbatuaz, Berbaro, Zapaburu, Zeozer, Kimuak, Geu Be, Gaztetxoak, Txatxilipurdi.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.