Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Kulturartekotasun arlotik, 2012rako 3.topaketa antolatzen ari gara dagoeneko! Horretarako, EGK-ko kide zaretenoi zuen partehartzea eskatu nahi dizuegu. Gaia ARRAZAKERIA izango da oraingoan. Hortaz, gai horren inguruan gauzatu dituzuen ekintzak (antzerkia, abestiak…) jaso nahi ditugu kulturen arteko elkarrizketa TOPAKETA baterako.
Honen helburua lantalde bat eratzea da eta otsaila hasieran lehenengo bilera burutzea. Bilera hori Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban izango da, jasotzen ditugun proposamenen arabera.
Aurrerapen txiki bat: topaketa ez da leku itxi batean izango eta apirila bukaeran ospatuko dugu.
943 42 97 67