Kulturartekotasun lantaldea miniatura

15 July, 2010

KULTUR ANIZTASUNA lantzeko zutabeak zehaztuko ditu EGK-ko lantalde batek. Zuk ere parte hartu dezakezu!

Kultur aniztasuna lantzeko lantaldea sortu da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) baitan. Foroa udaberrian jaio zen, eta abendurarte hilero-hilero bilduko da Bilbon eta Donostian.  Bilera horietan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kulturartekotasun arloan abiatuko dituen proiektuen zutabe ideologikoak eta oinarriak zeintzuk izan behar diren zehaztuko dute partaideek.

Oraingoz, Kontseiluko lau elkartek osatzen dute hausnarketa-mahai hau. Zure taldeak ere parte hartu nahi badu, ez izan zalantzarik: idatzi ezazu posta bat kulturarteko@egk.eus helbidera edo deitu ezazu 943 42 97 67 (Donostia) telefono zenbakira. Ateak zabalik daude!

KULTUR ANIZTASUNA lantzeko zutabeak zehaztuko ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantalde batek. Zuk ere parte hartu dezakezu! Animatu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.