Aste honetan Bilboko lau gazteri (Jon Telletxea, Urtzi Martínez eta Aitor Fernández e Irantzu Yaldebere) epaiketa egingo diete. Zehazki, martxoaren 29ko Greba Orokorrean gertatutako istilu batean parte hartu zutela egozten diete. Istiluotan, bi ertzainek zauri arinak izan zituzten. Orain, gazte horietako hirurentzat 14 urteko gartzela zigorra eskatzen du fiskalak eta 18 hilabeteko gizarte-lana laugarren akusatuarentzat -adin txikikoa delako-. Gertakari hauen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) honakoa adierazten dugu:
– Gazte guztiok gure ideiak modu librean adierazteko eta bide publiko eta demokratikoak baliatuta greba egiteko dugun eskubidea modu sendoan defendatzen dugu.
– Gazte hauek aipatutako istiluetan parte hartu zutela frogatuz gero zigor posiblea ezartzea epaileari dagokion arren, fiskalaren 42 urteko gartzela zigor eskaera -guztira- neurrigabea izan daitekeela iruditzen zaigu gazte bezala.
– Prozesu judiziala gardena izan dadin eta aldeen eskubide guztiak errespetatu ditzan eskatzen dugu, errugabetasun printzipioa barne.
– Egoera honen aurrean bere iritzia adierazteko (dena delakoa) hiritar guztiok mobilizatzeko eta manifestatzeko duten eskubidea babesten dugu.
– Pertsona gazteak edozein biolentzia motaren biktima edo erabiltzaile izango ez garen eszenatoki baten alde lan egiteko prest agertzen gara.
Bilbon, 2013ko irailaren 11n
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua – Consejo de la Juventud de Euskadi